BHko Ikasketa-Buruen mintegia

 

Aurten ez dugu BH ikasketaburuen mintegirik izango, arrazoi ezberdinak direla eta. Dena den, hona hemen Zuzendaritza taldeko lanarekin lotutako sites-a .

Eta zeozer behar baduzue, harremanetan jarri gurekin, zalantzarik gabe!

 

 

Kaixo guztioi,

Martxoaren 13an,  identitate digitalaz Antonio Omatoz-ekin, eta apirilaren 17an, hezkidetzaz Amparo Tomé -ekin eta Carlos Lomas-ekin, formakuntzak (asteazkenetan) izango ditugu. Bi egun horietako saioak 9:30etatik 14:00etara izango dira.

Horrez gain, María José Lerakelkarbizitzari buruzko  “Golden5”  proiektuaren koordinatzaileak eta sortzailetariko batek,  martxoaren 7an (ostegunean) 9:15etik 11:15era aurkeztuko digu proiektuaren informazioa.

Beraz, geratzen zaizkigun hiru mintegi bilerak martxoaren 7an, apirilaren 11n eta maiatzaren 9an printzipioz, bertan behera utziko dugu orduak konpensatzeko.

TALLER SOBRE IDENTIDAD DIGITAL Y REDES SOCIALES ikastarorako, hemen apuntatu behar duzue.

Eta hezkidetza prestakuntza saioaren izena hauxe da:

El Viaje hacia la Coeducación: Fortalezas y Debilidades del Modelo de Escuela Coeducativa.

Saio honen inguruko informazio gehiago aurkitu ahal duzue dokumnetu honetan:

https://docs.google.com/document/d/1KgLju0WStE0LC34QY2-1jPSFBpJyMrO7B6xIw3uoOLg/edit?usp=sharing.

Izena emateko egin klik esteka honetan: 

http://b06.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=1270B06C37

Anima zaitezte parte hartzera!

Ebaluazio diagnostiko: Idazmenaren zuzenketa 

Dakizuenez, ikastetxe guztiek euskarazko eta gaztelaniazko idazmeneko probak gauzatu beharko dituzte, bai Lehen Hezkuntzako 4. mailan, bai DBHko 2. mailan. Ikastetxe barneko proba izango da, kanpoko ebaluazioaren osagarria, eta haren xedea ebaluazio diagnostikoa osatzea da eta ikastetxea haren garapenean inplikatzea. 
Prozesu honen inguruan daukagun informazioa komentatuko dugu: noiz, nola, eskainitako prestakuntza eta abar.

Besterik, geratu ginen bezala, Wert-en lege-proiektua aztertuko dugu.

8290017797_2437c7c8c7_t5304125746_13eed27584_tBilera honetan aurreko aldiaren gaia (ikasleen ebaluazioarekin lotutako arauak) landuko dugu.  Hau da, kurtsoaren hasierako irizpideetan agertzen dena  baita ebaluazioari buruzko dekretuan agertzen dena ere.

Horretaz gain, PT-en prestakuntzarekin lotutako informazioa daukagu eta aztirik badugu  Ignasi Vilaren testua,  “El éxito académico no puede depender del conocimiento de la lengua”.

Zuetatik batzuk etorri ezin zaretenez, mintegi hau bertan behera geratzea erabaki dugu!. Hurrengoa urtarrilean izango dugu!!

Mintegi honetan ikasleen ebaluazioarekin lotutako arauak aztertuko ditugu. Alde batetik, Kurtsoaren hasierako irizpideetan agertzen dena (4. atalean: “Ikasleen ebaluazioari buruzko arauak”),  eta bestetik, ebaluazioari buruzko dekretuan agertzen dena ere (“Agindua, 2008ko uztailaren 7koa, … Oinarrizko hezkuntzan ikasleen ebaluazioa arautzen duena”, EHAA- 2008ko uztailak 30, asteazkena)

Datorren astean gure bigarren mintegia izango dugu. Geratu ginen lez, Kurtso hasierako Ebazpenetik, 3. 4. atalak komentatuko ditugu. Horrezaz gain, Ebaluazio Diagnostikoarekin lotutako informazioa ere komentatu ahal dugu.

Aurtengo 1. mintegia urriaren 11an izango dugu, 9:30etatik 11:30etara, gai-orden honekin:
Aurkezpenak
Lan-planaren antolaketa. Hiru multzo proposatzen dizuegu:
o Ikasketaburu-lanarekin lotutako berariazko gaiak eta esperientzien elkartrukatzea
o Dokumentuen azterketa (adibidez, Eskola Inklusiboaren Esparruan Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa, …) edota tertulia dialogikoa testu on baten inguruan.
o IKT prestakuntza
Norberak lekarkeena

Archives