Posted by: mariluzq on: October 14, 2010
Lehenengo mintegirako proposatutako plana jarraitu genuen: Aurkezpenak egin ondoren nola sartu datuak Berritzeguneko sarean ikusi genuen. Aurtengo Jardunbide Egokien inguruko bloga aipatu baino ez genuen egin, nolabait osatu gabe zegoelako. Lotura hor duzue eta ikastetxeko kideei horren berri emateak merezi du, hainbat praktika onak eta interesgarriak deskribatzen direlako.
Pasa den urteko prestakuntzaren inguruan eztabaidatu genuen eta egindako bideoak ere ikusi genituen. Bideo horien kopiak eskuratuko ahal dituzue datorren mintegian.
Azkenik, aurtengo lan planaren ildoak adostu genituen: alde batetik, berriak, elkartrukaketak, deialdien azterketak (deialdirik badago edota dagoenean) eta bestetik solasaldi dialogikoari ekingo diogu.
Aukeratutako liburua Juan Vaelloren “Cómo dar clase a los que no quieren” izango da eta datorren mintegirako “Introducción”, “Los que no quieren (QNQ), “Actitud favorable” eta “La gestión de la clase” irakurrita eta azpimarratuta ekarriko dugu. Beste liburu bat ere komentatu zen: Daniel Pennac-en “Mal de Escuela”, oso oso interesgarria delako.
1 | Hurrengo bilerarako tertulia dialogikoa « BHko Ikasketa-Buruen mintegia
November 5, 2011 at 9:44 am
[...] dialogikoa “Cómo dar clase a los que no quieren” liburuaz egitea erabaki dugu eta pasa den ikasturteko irakurketari jarraipena [...]