Posted by: mariluzq on: January 17, 2012

Datorren ostegunean mintegia izangu dugu. Gai hauek proposatzen dizkizuegu:
Gune hauetan Hobekuntza Plana osatzeko baliabideak aurkitu ahal dira :
Posted by: mariluzq on: November 23, 2011

Datorren ostegunean, azaroaren 23an, mintegia izango dugu. Hona hemen proposatzen dizkizuegun gaiak:
Besterik, gogora ekarri nahi dizuegu BILTZEN taldekideen formakuntza saioa datorren 30an izango dugula: “ Pautas familiares en relación con el alumnado recién llegado”. Saioa 9:30etan hasiko da B06 Berritzegunean bertan, eta 12:30etan bukatuko da. Beti bezala, interesatuta bazaudete izena eman B06 webgunean
Beste proposamenik baduzue, mesedez, ekarri mintegira
Posted by: ezquerro on: November 5, 2011

Egutegian ikusten duzuenez azaroaren bukaeran mintegiaren bilera izango dugu. Tertulia dialogikoa “Cómo dar clase a los que no quieren” liburuaz egitea erabaki dugu baita pasa den ikasturteko irakurketari jarraipena ematea ere.
Beraz, “empatía” eta “roles” atalak (125 orrialdetik 158 orrialderaino) irakurtzea proposatzen dizuegu. Eta betiko moduan, beste proposamenik baduzue, mesedez, ekarri mintegira…
Posted by: mariluzq on: October 26, 2011

Hementxe gaude berriz ere, betiko martxan, mintegi saioekin hasteko prest.
Lehenengo egunerako plangintza hau proposatzen dizuegu:
- Aurkezpenak eta ikasurte honetako egutegia eta online datuak nola sartu (beharrezkoa bada, noski!)
- Izandako formakuntza jardueren berriak izatea:
- Aniztasunari Arretarako programak: jarraipena
- Lan plana adostu:
Azken puntu hau zehaztu egin beharko dugu gure interesen arabera. Landu ahal ditugun gaiak hauexek izan daitezke: solasaldi dialogikoak, ikastetxeko dokumentuak, (hezkuntza proiektua, programazioak …), elkarbizitzarekin lotutako gaiak, edota zuek proposatzen dituzuenak.
Zuen komentarioen eta iradokizunen zain gaude!
Hona hemen hausnarketarako bideo bat: Paradigma del Sistema Educativo:
Posted by: mariluzq on: May 9, 2011
Datorren ostegunean, maiatzak 12, aurtengo azken mintegia izango dugu. Prestakuntza eta Berrikuntza proiektuen deialdia aztertuko dugu, azken ikasturtetakoekin hainbat alde dago.
Honezaz gain, aurtengo mintegiaren ebaluazioa egingo dugu eta horrekin batera datorren ikasturteari begirako proposamenak batuko ditugu.
Posted by: mariluzq on: March 29, 2011

Flickrcc-etik hartuta
Datorren ostegunean berriro elkartuko gara eta hauxek dira mintegirako proposatzen dizkizuegun gaiak:
Datorren apirilaren 7an Marta Soler izango dugu gurekin INCLUD-ED ikerketa proiektuaren berri emateko. ORDUTEGIA: 15:00-17:00m LEKUA: B06 Beritzegunean bertan.

Ikerketa honen helburua da identifikatzea eta zabaltzea eskola-arrakasta duten hezkuntza praktikak.
Izen ematea, betiko lez, Berritzeguneko webgunean, hitzaldiaren izena hauxe da: “Desberdintasunak gainditzen eta gizarte kohesioa sustatzen laguntzeko hezkuntza- estrategiak”
2. ELKARBIZITZARI BURUZKO IV. JARDUNALDIAK: 2011ko apirilaren 12 eta 13 an, “Gatazka eta gatazkarako hezitzea. proposamen bat gure elkarbizitza planerako” izenburupean.

Emailea, Paco Cascón Soriano
Beste gairen bat proposatu nahi baduzue, mesedez, ekarri!

Posted by: mariluzq on: March 1, 2011

Flickrcc-etik hartuta
Datorren ostegunean, martxoaren 3an, mintegia izango dugu. Tertulia dialogikoaz gain web 2.0-aren inguruan arituko gara, hainbat baliabide eta material sortzen ari da eta. Jakingo duzuenez datorren ikasturtean DBHko lehenengo mailako ikasleak mundu horretan sartu egingo dira, orain Lehen Hezkuntzan egiten ari diren bezala. Beste proposamenik baduzue, mesedez, ekarri mintegira.
Posted by: mariluzq on: January 26, 2011

Gauzak honela, datorren mintegi bilera otsailaren 10ean izango dugu. Egun hartan gai hauek jorratuko ditugu, ondo ikusten badituzue:
Posted by: mariluzq on: December 2, 2010
Datorren abenduaren 9an izango dugu mintegia eta adostu genuenez hauxek izango dira gaiak:
- AJA-ren inguruko eztabaida. Horretarako, mesedez, ekarri zuen ikastetxekoak besteekin konpartitzeko.
- Tertulia dialogikoarekin jarraituko dugu, “La gestión de la clase” (33 orrialdetatik 48 orrialderaino) atala komentatu gabe geratu zen eta orduan hortik hasiko gara. Atal berria da “El control de la clase”, 49 orrialdetatik 103 orrialderaino eta horren inguruan ere hitz egingo dugu. “Autocontrol” azpi-atala sartu gabe dago baina ikusiko dugu.
Galderarik edota iradokizunik baduzue, mesedez idatzi komentarioren bat!
Posted by: mariluzq on: November 10, 2010

Azaroaren 11an izango dugun mintegirako gai hauek proposatzen dizkizuegu:
- Ebaluazio diagnostikoaren inguruko informazioa zabaldu
- Berritzegune Nagusiaren web orrialdea arakatu hor dauden baliabideen berri izateko.
- Tertulia dialogikoarekin hasi, adostu genuen lez (ikus urriaren posta)
Galderarik edota iradokizunik baduzue, mesedez idatzi komentarioren bat!